Erreaktibo botilak, media botilak edo graduatu botila izenez ere ezagunak, beiraz, borosilikatoz edo erlazionatutako substantziaz egindako ontziak dira, gainean tapoi bereziak dituztenak. Laborategian erabiltzeko produktu kimikoak likido edo hauts moduan edukitzeko eta armairuetan edo apaletan gordetzen dira. Erreaktibo botila batzuk anbarra (fotokimikoak), marroiak edo gorriak dira, konposatu fotosentikorrak alda ditzaketen erradiazio ikusgarri, ultramore eta infragorrietatik babesteko; botilaren alboa ontzian dagoen maila jakin baterako likido-kopurua gutxi gorabehera (normalean %10eko errorearekin) adierazteko markatuta dagoenean, botila horiei "graduatu" deitzen zaie. Erreaktibo botila laborategiko beira mota bat da.